martes, 18 de febrero de 2014

Ondarretako Izozkitegia

2014/02/12



AMAIERAKO PROIEKTUA

Azkenean aurreko batean esan bezala, Malaparteren etxean oiñarritu nitzan eskailerak inkorporatzeko garaian.

Azkenean nik lortu nahi nuen proiektua humila izatea nahi nuen. Jendea egunero pasatzen den leku batean kokatuta dagoenez, ez nuen inpaktu bisualik sortzerik nahi. Baiña bai ordea jendeak ikustean bertara barneratzeko gogoa edukitzea eta  pauso bat geihiago emanez ondartzan murgiltzea eta itsasoarekin harremanetan egotea helatu gozo bat jaten zuen bitartean.





INFLUENTZIAK


Izozkitegiak itsasorarekiko harremana izatea nahi nuen. Horretarako, hondartzaren eta plataformaren arteko trantsizioa kurbatua egin nuen, olatuek hondarrean uzten duten arrastoaren antzera. 



Bestetik, eraikiñak inguruko giroa jasotzeko adierazpen gisa ``Pene de los vientos´´eko eskulturetan oiñarritu nitzen. Eskulturaok haizea laztantzen dute, baiña nik beste ikuspuntu batetik begiratu nituen: Haizea arrapatzen dute. Horregatik gehitu nizkion zutabe okertu batzuk: paisaiaren enkartzelamendu modura, bertan dagoen pertsona ohartzeko zer gauza ederrean jardunean dagoen.



Detaileetan barneratuta estalkira iristen gara. Estalkia, gaiñean jarritako solapa modura izatea nahi nuen arintasuna emateko eraikiñari. Horretarako Miesen Bartzelonako Pabilioiak daukan detaile batean fijatu nintzen. Hormen eta tetxuaren artean badago beste material bat, izkutuan dagoena.



Eta amaitzeko nola ez, Malaparteren etxearen eskailerak:











NERE PROIEKTUA



Proiektuarekin oso gustora geratu naiz. Itxura polita, ingurugiroarekin harreman ona eta beharrezko zerbitzua betzen duela uste dut. Komunak publikoari zuzenez ez emateko pantaila kurbatu bat jarri diet aurrean. Aulki bat gehitu diot paseoan jendea eseri zedin. Komunek badute bentilazio instalazioa bat non lehio batera konektatzen den (eskaileren azpian) Komunak inguratzen duten paretak karga hormak dira, horregatik ditu eraikiñal 3 zutabe besterik ez.




Mostradorearen konposizioa egiteko, perspektibekin jolastu det, kanpo eta barnean ikuspegi desberdiñak sortuz..


Gorako pisuan egitea okurritu zitzaidan, jendea pasaeotik deskonektatzeko, eta ibilian egon beharrean, goian geratzeko itsasoari begira (Nautiko ondoan dagoen deskantsu lekua bezala). Estalkia zapuldu ahal izateko dentsitate haundia eman diot. BARANDILA ERANSTEA, GUSTATU  EZ ZAIDAN GAZA BAKARRA IZAN DA.







KRITIKAK

Klasean jaso nituen gelakideen kritikekin guztiz ados nago:
  1. Baliteke leku itzaltzu gutxi edukitzea.
  2. Planoetan ez nuke ``kokapen planoa eta ``ebaketa´´ orri berdiñean adierazi behar. 







PLANOAK














ZIRRIBORROAK ETA HASTAPENAK










Izozkitegiaren Aurreideiak

2014-02-02

Proiektua pentsatzen hasi nintzenean ez neukan ezerrez buruan. Beraz lehenik eta behin hausnartzeari ekin nion. Denbora pasa ahala ideia batzuk etorri zitzaizkidan burura. Paseatzen egon ondoren ondarretako pasealekutik, zein ederra zegoen itsasoa konturatu nintzen izan ere, zerua urdin grisez estalia zegoen eta itsasoari xarma berezi bat ematen zion.
Hasieran, nere proiektuak goran egoteko espazioa bat izatea nahi nuen eta itsasoko haize hotzetik babestuta egoteko beste toki bat.
Donostiak dituen arkitektura obra haundiak direla eta, nere ``eraikiña´´ xumea izango zela banekien, beraz gehiengoei gustatuko litzaiokeen izozkitegi bat egitea zen proposamena, deigarria izan gabe.





ONDARRETAKO KARTZELA

Zuzenketa ondore proiektua honekin aurrea ez jarraitzea erabaki nuen arren, haren intentzioak azalduko ditut.

Hasteko, Ondarretako historiari buruzko informazioa bilatu ondoren, ohartu nintzen bertan kartzela bat eta harresi bat egon zirela. Nola zitekeen bat ia ez entzun izana hain gauza bitxiaz? Sakonago inbestigatu ondoren kartzelaren ariman bertan sartu nintzen. Kartzela betidanik egon ohi izan zen gerra zibila bukatu arte. Kartzela hura jendeak betidanik ignoratu du, eta ez dio eman behar zuen garrantzia. Hori zan nere helburua, kartzelari oroimenezko homenajea egitea.

Beraz kartzelaren forma mantentzen sahiatu nintzen, eskala txikiagora moldatuz. Egon zen lekuan kokatu nuen. Haren forma aldetik, gehitu beharra daukat, itsasoalderantz desbanezitzen zela egin nuen eta paseora atxiki, denboraren joana adierazteko .




Kartzelaren kontua dela eta, hausnarketa bat burutu nuen: Ondarretako eremu hori beti egon ohi izan da baztertua. Kartzela egon zenetik, jende diruduna bertan baiñatu da erreparatu gabe ondoan jendea  espetxeratua zegoela bizitzako momenturik okerrena pasatzen. Gupidarik gabe eta berain bizi pozan bakarrik pentstzen. Bitartean, presoek eguzki argia eta itsasoaren joan etorriaren ahotsa baiño ez zeukaten egunak jasangarriagoak egiteko.

Beraz bertan izozkitegi bat egitea jendea lasai asko

egon zedin, nere printzipioen aldetik, zertxobait lotsagarria iruditzen zait. Bertako historia galtzen ari delako. 

Horregatik sahiatu nintzen nolabaiteko eraikin``errepresentatibo´´ bat egiten, gure arbasoen oroimena betiko joan ez zedin. Lortu ez dudan arren, ohartu bainaiz ideia horrek praktikara eramaterakoan mamia falta zitzaiola.



Pentsamendu hori eraikiñaren bi atalekin errepresentatu nahi nuen: alde batetik paseoan eraikiña zerbait sartzea eta ondartzaren aldetik desbanezitzen joatea. Horrela, Donostiko historia bizia dagoela baiña aldi berean galtzen doala adierazi nahi nuen (izan eren itsasoren indarrak dena darama, baita oroitzapenik bizienak ere). Bertan aurki genezake denboraren joanean gertatzen                                                   den burruka: ahanzturaren beldurra.









MALAPARTEREN ETXEA

Malaparteren etxean zuen eskaileran inspiratu naiz nere proiektua egiteko, eta elementu hau hartu det kontuan izozkitegia oiñarritzeko. Malaparteri etxeari buruzko informazioa bilatu det, baino haren eskaileran oiñarritu naiz bakarrik.









Hala eta guztiz ere, etxea sakondu ondoren ,esan nezake gehien gustuko dudan etxeetako bat dela.


Alde batetik etxeak duen kokapena sekulakoa irudintzen zait. Ez bakarrik dituen bistengatik baizik eta bertan etxe bat eraikitze suposatzen duenagatk.
Itsasoa, eraikiña eta zu. Iñor bizi ez den lurralde batean, zibilizaziotik eta jendetik guztiz isolatuta.

Bestetik etxearen egitura gustuko dut, eskailerak dira etxearen esentzia eta behingoz bada ere, eskaileraok ez dute barandilarik. Eremu zabala aldarrikatzen dute ,eskaileran gora zoazen eiñean zure begiek lurraren eta itsasoaren muga bat egiten direla nabari dute.
Maldan gohora eta zuhaitzen artean ibili ondoren, kostalderaño iristen zara, eskailerak igo eta etori zaren lekutik bueltatu besterik ez duzu.

Gaiñera etxea erikin xumea iruditzen zait, oso ondo moldatua paisaiara. Filosofia haundia bateratzen duen lekua dela inspiratzen dit. Ez dakit hobeto nola azaldu baiña... oso gustuko dut.

Orrialde honek oso ondo azaltzen ditu etxeak niri inspiratu didana:
http://gmasaarquitectura.wordpress.com/2013/01/03/una-casa-como-yo-casa-malaparte/

Argazki batzuk ikusteko:
http://hasxx.blogspot.com.es/2012/08/casa-malaparte-1938-1942-curzio.html






lunes, 3 de febrero de 2014

''Requiem por la Escalera'' - Oscar Tusquets Blanca

2014-02-02

''Requiem por la Escalera'' liburua eskaileren munduan barneratzen da. Bertan dauden eskailera mota guztiak azaltzen dira oso ondo beriziak eta bakoitza adibide eta argazki anitzekin. Imagina ezin ditzakegun eskailera itxura anitz azaltzen dira: gaur egungoak, antzinekoak, pelikuletakoa, baita grabatuetan eta liburuetan geratu diren bozetoak ere.

Eskailerak izan ditzakeen aukera mordoa azaltzen dira marrazki eta argazkien bidez. Hona hemen eskailera mota batzuk: Hormako eskailera, paraleloan kokatutako eskailera, eskailera inperiala, sanba eskailera, eskailera ilegalak... Guztira 15 eskailera mota azaltzen dira.


Eskailera mota askok erakarri naute, batzuk aipatzearren: Malaparte etxearen eskailera; Carlo escarpak eskaileraren inguruan egindako inbestigazioa; Wurzburgeko eskailera inperiala eta haren gaiñeko ganga... eta beste asko horain gogoratzen ez naizenetaz.
Nere ustetan, liburuak ez du ondo azaltzen hitzez eskalera bakoitzaren funtsa, ez eta arkitekto edo artista bakoitzaren nahia. Hala eta guztiz ere argakiek informazio pilla eskaintzen digute.

Beraz eskailerari buruzko informazio bila bazabiltza, ez det liburua hau gomendatzen. Baina eskailerak sorrarazten duen inspirazioa aurkitu nahi badezu hau izan daiteke zure liburua.

Miguel Ángel. Escalera de vestíbulo de la Biblioteca Laurenziana (1524-1559)

''El elogio de la sombra'' - Junichiro Tanizaki

2014-02-02


Irakurri dudan liburu hau, Japoniar kultura eta bertako ohiturak hobeto ulertzeko lagungarria izan zait. Oso liburu polita da eta aipamen desberdinak eta anitzak egiten ditu japoniar arkitekturaren aldetik baipat. Bestetik, europarrek gure ohiturak eta hobekuntzak zabaltzen ari garela aipatzen du, eta horrek beraien kulturan eragin duela eta desagertarazten ari dela. Egoki azalduta daude sentipenak eta irakurlea itzaletan guztiz murgiltzne du, iluntasunaren parte izan arte.


Liburua irakurri ondoren, Japoniar kultura itzaletan oiñarritzen dela baiztatzen dut. Batez ere, edozein  eraikiñetan itzalen arrastoak mantentzen sahiatu ohi dira. Hala ere, gaur egungo globalizazioarekin ohitura hau galtzen ari dira. Gure kulturak argia eta argitasuna miresten baititu eta horren inguruan garatu dira europar ohiturak. Denboran zehar ematen diren aldaketetan ere nabari da argiaren garrantzia.


Horrela ba liburuari buruzko aipamen motz bat egin nahi nuke, ideai nagusiak laburbiltzearren:
Alde batetik ''Sojhi'' izeneko ate japoniarrei egiten die aipamena eta beraien xarma kandelek sortutako argian datza. Lakak, beraien ''bajillaren'' parte dira eta objektu itzaltsuak dira, gure zeramikazko platerak ez bezala. Gaiñera laka hauek dirdira bereizi bat dute urrearekin konbinatuz gero. Komunak etxetik kanpo jartzen dituzte, leku itxi eta desatseginak izan ez daitezen. Naturarekin harreman bat bilatzen dute.
Antzerkian (''kabuki'' izeneko modalitatean) eta emakumeen edertasunean ere adierazgarria da itzalen erabilera. Arkitekturan aldiz, badira ere tenplue eta etxe aintzinetan ''toko no ma'' izeneko eskina ilunak, argiaren indarra piskanaka galtzen doan tokia, bertako azalera ez da dekoratzen itzala berak baitira leku horien apaingarri.


Adibidez: ''kabuki''ari buruz aipamen kurioso bat egiten du. Tanizakik dio japoniarren azaleren kolorea edertasun berezi bat duela itzalez inguratu ezkero, eta edertasun hau hobekien azaltzen den lekua ''kabuki'' izeneko antzezlanean dela. Izan ere eszenatoki ilunak baitira.
''Por muy blanca que sea una japonesa, sobre su blancura hay un ligero velo''.




Egia esan ez da arkitektura liburua. Irakurtzea gustatzen zaion edozeiñek gustora irakurri dezakeen liburutxo bat da. Bakoitzaren ezagupenak haunditzeaz gain, Japoniar eta gure kulturaren inguruan erreflexionarazten gaitu. Gaiñera, xarma berezia erakusten digu ignoratzen ditugun objektu eta leku berriean, gure mundu itzaltsuan.