lunes, 4 de noviembre de 2013

Zuzenketaren azkeneko ondorioa

2013/11/01


Zuzenketak egin ostean, gelara sartzeko pasilloa beharrezkoa ez zela ondorioztatu genuen. Horrela ba, bainuko espazioa handitu dut (pasilloak okupatzen zuena) eta atea alde batera mugitu dut. Beste alde batetik, bainugelan 2 ate zeuden, bi gela desberdinetara jotzen zutenak. Loegelara jotzen zuen atea kendu dut, izan ere 3 ate zeuden  bainugelan bata bestearen inguruan.




Lehengoan ahaztu zitzaidan gauza bat aipatzea: logelako kristaleran argia dago inkorporatuta. Gauean, esertzen zarenean argiak buru gaienetik argiztatzen du irakurtzeko tokia.




Azkenean horrela gelditu da nere gela: baiñugelan gauza haundirik behar ez nuen arren, bañera bat sartzeko tokia eduki det; ikasketa gela estu samarra izaten jarraitzen du gauz guztiak eskura edukitzeko eta egitekoetan zentratzeko; logela aldiz, zabalagoa da eta espazioduna, kristalera haundiek, kanporuntz ematen dutenak, eraljazio eta libertate sentsazioak inspiratzen didate, eta hori dena leku itxi eta propio batean.




Lana bukatutakoan bi akats egin ditudala aipatu behar dut. Planoetan, ebaketa jarri ordez altxaera jarri det; eta beste oinan marraztutatko butakari alde bakoitzatik 10cm gutxiagorekin marraztu det nahi gabe. Elementu batzuen altuera adieraztea ere ahaztu zait, orian emango ditut:
Ikasketa gelan: Apalategia (2m)
Logelan: Ohea (5.5m), kaxoiak (0.7m), armairua(2m) eta ohe gaineko apala (1.7m)



MAKETA





Bainuaren distribuzio berria egin behar izan dudanez beste maketa bat egin dut. Oraingoan paretak txuriz estali ditut eta beste elementu guztiak marroiez ageri dira (izan ere, marroiez ageri diren  ia elementu guztiak egurrezkoak dira, baita zorua ere). Kristalera ustu egin det plastiko batez estaltzeko eta lehio sentsazioa emateko.










Bainugelako zorua egurrezkoa ez den bakarra da, marmolezkoa da. Konketa eta ispilua duen paretak kendu daiteke ikasketa gela hobeto ikusteko.
Logelan besaulkia, mahaia eta kojina solte daude mugitu baitaitezke. Gainera hiru kaxoi eta landare bat gehitu diot ate ondoan.





Maketaren paretak kartoi lodiz eginak daude eta elementuak kartoi finago batez. Azkenean maketa gelaren erakusgari dela iruditzen zait, baina antza denez, leku batzuetan espazio gutxi dagoen sentsazioa ematen du. Beraz maketako leku batzuetan nehurri batzuen gorabeherak asko eragin du. Adibidez: baiñuan ateak eta konketa ikutu egiten dira (berez ez da horrela); eta logelako armairua eta kaxoiak gertuegi daude ( berez ez da horrela). Benetako nehurriak nolakoak diren jakiteko, planoak begiratzea hoberena.
Maketaren garapena eta horrela izatearen zergatia aurreko dokumentuan azaldu det ( sentsazioak, beharrak...)






PLANOAK