martes, 29 de octubre de 2013

Gela berri baten sorrera

                                                                                                                                  2013/10/29


20 metro karratuetan gela sortu beharra izan degu. Gela laukizuzena izan behar du eta alde estuetako batean gelara sartzeko atea jarri behar da. Eta alde zabaletako bat kalera zuzendua dago ( beraz leihoa egitekotan pareta honetan egon behar dira). 20 m karratu horietan baunugela bat egon behar du.

Nere berezko gelan urteak eman ondoren, bi gauz apreziatzen ditut bereiziki gela batentzat: argia eta bentilazioa. Beraz nere espazioa bi kontzepti horien inguruan pentsatuz disenatu dut.

Disenatu dudan espazioan 3 zatitan banatu det. Alde batetik bañu txiki bat dago, bestetik ikasketa lekua eta azkenik lo egiteko eta lasai egoteko logela.


BAINU GELA.

Bainu gela beste espaziotik banatu dudan arrazoia honakoa da: alde batetik usaiak ez zabaltzeko leku batetik bestera eta bestetik dutxatzerako garain lurruna ez zabaltzeko. Bainugelak komuna, ispilua, arraska eta dutxatzeko zona txiki bat dauka. Bainugelara ikasketa gelatik eta logelatik sar daiteke.

Bertan gehien apreziatzen dudana:
Dutxa goxo bat eman ondoren segituan, lotara edo silloira joatea.


IKASKETA GELA
Ikasketa gela ere logelatik banatuta dago, ikasketa zona eta sosegatuta egoteko zona juntatzea ez zaizkitelako gustatzen, beste ezin det egiten ari naizenan konzentratu (bai ikasterako garaian edo erlaxatzerakoan). Ikasketa gelan apalez osatutako altzari bat, apal txikiago batzuk eta pieza bateko mahai eta kaxoi bilketa bat dago. Pieza hau ezkerretik eskuinera hasita elementu hauek osatzen dute: ikasketa mahai bat, gauzak (liburuak, materiala) uzteko mahai bajuxego bat beran kaxoiak dituena, lampara bat eta banbuan jartzeko apollalekua, eta ordenagailuarentzako beste mahai bat. Pareta osoa kristalera bat da eta kristaleraren beheko aldea lehioak dira. Lehiook eskubira, ezkerrera zein beruntz iriki daitezeke eta kortinak dituzte.

Bertan gehien apreziatzen dudana:

Ikasketa mahaia eta ondoan duen gauzen mahaiatxoa. Berez mahai bakarra da bi nibeletan. Mahai hau beharren arabera ``diseinatu´´ dut. Ikasteko garaian, gauz guztiak mahaiean pilatuta edukitzea ez zaitu gustatzen baina bai gertu edukitzea. Beraz,  mahia bi zatitan banatuta dago. Eskubiko zona gauzak uzteko lekua da dena eskura edukitzeko, nibel baju batean dago eta azpian kaxoiak daude. Ezkerreko zona okertuta dago horrela eguzkiak piskat eskinetik jotzen du. Gainera triangelu forma duenez, esertzen zaren lekutik 70cm-ko erradio dauka zure eskua zabaltzeko. Azpian ere alakoxea da ankei lekua uzteko.


LOGELA

NERE LOGELAN lo egiteko garaian EZ du ARGIRIK egon behar, hori esentziala da neretzat. Honegatik eta aurreko arrazoiengatik dago isolatua. Logela eta ikasketa gela lotzen duen ate korredora bat dago, bainugelatik ez pasatzeko. Bertan ohe bat butaka bat, erdi esertzeko kojin erraldoi bat, liburuak (rebistak) uzteko mahaiatxoa, eta pieza bateko aramiru eta apalategi bat dago. Logelako zona bat kristalera da eta kristaleraren goiko zona lehioak. Lehiook ezkerrera, eskuinera zein beheraka ireki daitezke. Ohea bi pareten kontra kokatuta dago baino zoruko mekanismo batez pareta batetik piskat separatu daiteke, ohea egiteko asmoz.

Bertan gehien apreziatzen dudana: ARGITASUNA eta ILUNTASUNA. Egunez kristalerek izugarri argiztatzen dute logela eta bertako butakan edo kojinean ederki asko irakurri daiteke. Gauez berriz persianak daude instalatuta eta horrela iluntasun total lor daiteke.
Baneukan logela eta ikasketa gela pareta eta zulo batez (aterik gabe) estaltzea, baina horrela, ikasgelako argia logelan sartuko zatekeen.

















martes, 22 de octubre de 2013

Nere Gela

2013/10/22


Nere Gela ez da beti izan dudan gela. Urteen poderioz behar batzuetara transformatzen jun da eta orain garai honetara egokitua dago.
Nere gela gustuko dut, izan ere nik behar ditudan premiazko baldintzak betetzen dituelako: ohe bat, mahai bat, armairua eta bainu bat. Leku hau ikasteko eta lo egiteko erabiltzen dut batez ere. Nere logela izan arren, ez da nere espazio pertsonalizatua, bertan familiako guztiak sartu baitaitezke etxeko behar batzuk egiteko. Adib: arropa lehortzeko.

Nik logela batean gehien apreziatzen dudana zera da (nerea horrela ez izan arren): kanpoko argitasun asko edukitzeak eta kanporuntz islatua egotea, hots, ahalik eta lehio handien eduki dezala. Beste alde batetik kanpoaldeko soinuetatik ere isolatua egon behar du, ikasteko garaian ixiltasun absolutua behar baitet. Nere mundua organizatzeko lekua ere izan beharra dauka. Eta azkenik, lo egiteko lekua ere izan behar du.
Nere logelak sentsazio hauek transmititzen dizkit: ordena, gaueko sosegua eta kontzentrazioa. Hiru puntu horiek gabe ez nintzateke hain gustura egongo. Logela, lo egiteko eta kontzentratuta egoteko lekutzat jotzen dut eta ez baldarkerian (sentidu honean) egoteko lekutzat.

Bainugela bat edukitzearekin batera, gustorago sentitzen naiz. Batez ere ez dezulako ``zure txokotik´´ atera pixa egiteko edo eta ura edateko. Ikasteko garaian zure atmosfera barrutik ez ateratzeko.







sábado, 12 de octubre de 2013

Maketa Finala


2013/10/12

Klasean egon ondoren, irakasleek lotura arazo batzuk esan dizkidate. Maketa joztorratzez egina dagoenez aldaketa posible batzuk baino ez dizkiot egin, gainera estalkia jarrita neukan eta tiratze utxarekin ez zen askatzen. Beraz aldaketak bakarrik estruktura ikusten den zatian bakarrik egin dizkiot. (ADIB: egin dudan aldakeetetako bat etxolaren pareten ertzak eta lurrera doazen zutabeak juntatu ditut, etxolaren karga guztia lurrera joan dadin zuzenean.

Maketa dagoen bezala utzita okertuta atera da eta ez oso simtrikoa. Joztorratzak sartzerakoan norabidea zertxobait aldatzean neurri guztiak piskanaka desplazatzen joaten baitziren, eta azkenean obligatua zinan joztorratza beste leku batean sartzea okerdura ahalik eta gutxien ekiditeko.

Badakit maketa hau ez dela errealitatearen bereizgarri, baina planoetan xehetasun guztiak jarri ditut. Beraz planoetan dago benetako ``maketa´´ marraztua.

Eduki dudan beste arazo bat, estalkiarena izan da: hasieratik kola gogor batekin itsatsi nuen eta aldaketak egiterako garaian egurrak lekuz mugitzea eragotzi dit (horregatik zati horretan eta goiko haibat aldeetan berdin utzi det). Horrekin lotuta, ez zitzaidan okurritu paretaren oholak bata bestearen gainean jartzea, baina sistema hori gustatu zaidanez, planoetan aderazi dut ``errealitatea´´. Hots, paretaren oholak berez bata bestearen gainean doazela.

Etxolari ez dizkiot lehioak eta ateak gehitu bi arrazoiengatik:
1) Denbora falta.
2) Lehioak eta ateak gehitzeko, etxolaren oinarrietatik teilatura doazen beste zutabeak gehitu baino ez dut egin behar eta berdiNA ortogonalki. Berez konprobatu dut ea posible zen eta halaxe da, lehioak eta atea erants niezieko nahi ezkero. Ez egitearen beste arrazoia izan da joztorratzak ondo sartzea zaila denez, ez nuen etxola gehiaho okertu nahi.



Hemen dituzue planoan zuzendutako maketaren 2 okerrak:


Ikusten danez, goitik behera doan beste zutabe bat faltatzen zaio. Argazkietan bi zutabe ageri dira eta 3 dira errealitatean.














Hemen berriz ezkerretik eskubira doan soportea aurrerago kokatu beharra dago.













Hona hemen maketaren argazkiak...


















eta PLANOAK:




ALTXAERA

koloreez margotu dut estruktura ondo hobeto
bereizteko barnekaldea


             


                  BEHETIKO BISTA (oinarriaren zatia bakarrik)                            
                  GOTIKOA BISTA (teilatuaren zatia bakarrik)




LOTURAK

Eskinetako loturak errepikatu egiten dira
erdialdean.



``Ahaztu baino lehen, NERE IKASKIDEAK ZORIONDU nahi nituzke EGINDAKO LAN KONPLEJUAGATIK eta aho bete hortz uzteagatik "!!!!!!!!!

Zoriooooooooonak !!!

miércoles, 2 de octubre de 2013

Etxolaren garapena


2013/10/02

Gaur klasean zeharo aldatu behar izan det egitura, azalera izan ezik. Izan ere makiltxo guztiek luzera berdina izan behar baitzuten. Horrek egitura berriak sortzea eragin du bai erdialdean eta bai eskinetan. Azken batean aurreko egituraren bikoitza izango balitz bezala montatu behar izan dut. Hala ere, ez naiz nere marrazkietaz asko fidatuko eta  proba batzuk egingo ditut kolarekin. Badut dagoeneko beraz, astebururako lana.

Nere ustetan ez da bakarrik loturetan erreparatu behar, izan ere, lotura egin ostean fatxada edo estalkia egin behar baitzaio, eta horrek arazoak dakartza, egitura berriro aztertu eta berreraikitzea. Zorua zein paretek ezin dituzte ez zulorik eduki, ez eta barnealdean hala nolako koxkarik eskinetan.

Teilatua egiteko erabilko dudan metodoa dagoeneko pentsatua daukat: bata bestearen pilaketa erabiliko dut eta xaflak horizontal kokatuko, habeak ez baititut erdialdean jarri, behean eta goian baino ez. Hau ideia bat besterik ez denez, gero gerokoak !



2013/10/07

Dagoeneko etxola erdia bukatu dut, izan ere, fatxada eta teilatu erdia baino ez det estali. Beste egun batean jarriko ditut arazoak, eta egitura, orain ona hemen argazkiak korrika eta presaka:
















martes, 1 de octubre de 2013

Etxola


2013/09/27


Proiektosen bidali diguten urengo lana zera da, etxola bat egin behar de egurrezko barilak eta xafla nimiñoak erabiliz. Etxolak errealitatean 10 metro karratu izan behar ditu bainan maketa eskala 1/20ean eraiki behar da. Etxola osatzen duten zutabeek ezin dute lurra ikutu, beraz, etxolaren zorutik bera beste lau zutabe desberdin erantsi behar zazikio. Dagoeneko hasi naiz pentstzen nola egin eta bi duda ditut.

Lehengoa, ez dakit ze altuera eman txabolari eta ezta ere zer distantziara kokatu lurzorutik. Bigarrena da, ez dakitela zer den egokien, eskinak perfilatzea edo ez. Estrukturaren zatia agerian uztea erakargarria iruditzen baitzait, baia beste alde batetik, ez dakit gero paretak ondo estali ahal izango ditudan. Horrek garrantzia al du?

Lehenik zera egin dut, etxolak zer nolako azalera edukiko duen irudikatu paper batean. Ondoren egurrezko barilen loditasuna neurtu eta txabolaren estruktura diseñatu. Teilatua egiteko adibidez, ``arku kapaza´´ erabili behar izan det, bi isurialdeek 90º osa zezaten.