lunes, 23 de septiembre de 2013

Finala


2013/09/20




Honako hau egitea erabaki dut, tolesdura mota berdinak diren arren. Erikuntza oso monotonoa izan ez zedin isats moduko bat erantsi diot. Tolesdura mota printzipalak kiribilduz, kupula moduko bat atera zait. Itsitura egiteko tolesdura bat bestearen gainean jarri dut. Palillo batekin eustea erabaki dudan arren ez dakit permitituta dagoen ala bai, beraz ez det erabili.

Kartulina lantzea, papera lantzearen desberdina da. Pliege eta tolesdurak zurrunagoak egin behar baitziren eta asko eginez gero, kartulinak forma bat hartzen zuen eta zailagoa zan tolesdurekin jarraitzea.








2013/09/22

Planoak egiterako garaian, koherentzia hartzea izan da zailena, tolesdurak asko konfunditzen baitzuten.





2013/09/23

Gaur, bukatzeko planoak rotriñera pasa ditut. Ez dakit pasa behar ziren ala ez. Ez baziren pasa behar urrengorako ez det egingo eta listo. Bueno hemen daude lan guzti honen emaitza zehatzak:


















sábado, 21 de septiembre de 2013

Prkatikak



2013/09/20


Gaur, arratsalde osoa pasa ondoren honako forma eta egitura berriak lortu ditut. Egia esan klasean ikusi nuenarekin guztiz arritu nintzen. Horregatik nere proiektua hobetzeko sahiakera batzuk egin ditut, ezer interesgarririk atera gabe. Hona hemen forma batzuk:























Azkeneko Eguna



2013/09/17

Gaur azkeneko eguna izan da, nere estruktura analizatzea otu zait. Konplikazio askorik gabe, goiko aldean erronboetako bat lekuz aldatu dut mobila hobeto soportatu dezan. Egia esan esperimentu txiki bat izan da, berako zatian ez bainaiz hasi tolesdurak egiten, ikusi nahi nuen bakarra da ea ondo geratzen zen egindako moldaketa.



 Esan nezake proiektu hau burutu dudan einean, paper bat nola tolestu ikasi dudala. Paperak zerbaiten pisua heustea nahi badet erpinak sortu beharko ditut eta tolesdurekin jokatu, adibidez kontrako noranzkoa emanez.





lunes, 16 de septiembre de 2013

Aurreraka doa papiroflexia

2013/09/15

Hasteko, pentsatu det paperari bolumena ematea eta gainean azalera txiki bat jartzea mobila bertan jarri nezan. Baina erronboa haundiegia zan eta mobila jarri orduko estruktura guztia tolestu eta erori egiten zan. Orduan deskubritu det puntu batean mantentzen dela hoberen pisua, puntu hori  soportera (oiñarrira) doazten hainbat zuzenek osatuz gero. Erronboaren erpinak izango lirake puntuak kasu honetan baina urrunegi daude.

Beraz berriro ekin diot eta bic baten laguntzaz (tolesdurak nondik nora doazten jakiteko) gorako azalera txikitu egin det, pisua jasango duten puntuak (erpinak) gertuago egoteko bata bestearengatik. Hala ere, erronbo txikiaren bi puntuek baino ez zuten mobila eusten eta ekilibrio askorekin baino ez. Izan ere orria ez da karratua eta 4 erpinetatik ateratako zuzenak (tolesdurak) ez ziren lurrera iristen, bi aldeetakoak bakarrik.













Bukatzeko pentsatu det erpin (puntu) bat baino hobe zirela zuzenak eta erpinak nahastea estabilitate gehiago egon zedin. Horrela. erronbo bat beharrean, asko egin ditut bata bestearen paralelo, zuzen bertikal guztiak lurrera iris daitezen. Azkenean klasean erakutsi ziguten estruktura antzeko bat atera zait. Ez dakidana da berdina ote den, espero det hala ez izatea.











jueves, 12 de septiembre de 2013

Lehenengo egunak fakultatean

2013/09/12

Urrengo asterako proiektu bat egin beharra dugu, egunkariko orri batekin mobilarentzako soporte bat. Ez dakit oso ondo nola egin beharra dagoen, baina sahiatuko naiz zer edo zer egiten. Gakoa ez da paperari gogortasuna ematea, baizik tolesdura mota berezi bat egitea.