sábado, 4 de enero de 2014

ENARA ``Bi ikasleentzako bizilekua´´

2014/01/03


PROIEKTUA

                              Azkeneko proiektu hau berezia izan da benetan. Gure eskolako txoko batean dagoen aterpea interpretatu behar genuen eta bertan gure proiektua burutu. Adreiluzko bi pareta eta kristal semiopakuzko teilatuak finko zeuden. Teilatua adreiluzko paretekin eta metalezko bi zutebekin eusten da.

Bertan bi ikasleentzako bizilekua inkorporatu behar genuen: baiñugela batekin, lo egiteko bi gela, ikasketa gela eta  bizikleta bat gordetzeko txokoa. Sukaldea ez zen egin behar. Biziliekua bi solairu eduki behar zituen eta beraz eskilera bat ere. Eskailera ezin zan izan karakola modukoa. Etxeak sarrera bakarra eduki behar zuen eta lorategian beste sarrera bat aldapan ez zegoena.





KONTUAN HARTU DUDANA

Faktore asko hartu ditut kontuan nere egokitzapenak aldatzen joan direnak diseiñuan zehar: Ingurugiroa, kokapena eta  kanpo harremana izan dira batez ere gehien moldatu dutenak nere ikuspuntua etxearekiko.
Aterpea nun zegoen kokatuta ondo aztertu ondoren zera lortu nahi nuen:
Hasteko etxeak bi zonalde desberdinetara zuzendua zegoen: kanpoalderantz, parke publiko batera non jendea egunero pasatzen den eta erraz begira dezake etxeruntz. Eta bestetik, barrualderantz, arkitekturako eskolako fatxada parez pare jotzen duen paret bat eta bestea lorategi batera. Hori kontuan hartuz garbi neukan ideia: intimitatea nahi nuen jende arrotzarekiko.
Bestetik argia sartzea gustatzen zait eta beraz kontuz ibili behar izan dut lehioak nun kokatu, intimitatea ez hausteko. Eta azkenik naturarekiko konexio bat lortu nahi izan det oso txikia izan arren.
Laburbilduz:
Printzipioak:  intimitatea, argia eta naturarekiko konexioa izan dira.
Baldintzak: zeuden bi pareta eta teilatua mantentzea eta eskailera bat inkorporatzea.






HASTAPENAK

Honako pauso hauek eman ditut:

1] Eskaileraren kokapena
2] Gelen distribuzioa printzipioak kontuan hartuz.
3] Lehioen kokapena
4] Altzairuen distribuzioa
5] Kanpoko estetika

1] Eskailera

Eskailera kokatzeko arazoak izan ditut. Zaila suertatu zait haren kokapena erabakitzea, izan ere parkeruntz begiratzen jarri nahi nuen. Eskailerak, bi espazio desberdin konektatzen duen elementutzat jotzen dut. Bi espaziook bata bestearen gainean daude eta askotan eskaileran gora egin ahala alferkeria sortzen da. Beraz arintasunean inspiratu naiz eskalera diseinatzeko garaian.
Eskalera diseinatzeko, arintasuna eta trantsizio elementua bilatu ditut. Izan ere, nik nahi nuen eskailerak kanpoaldearekiko ere harremana izatea, horrela kanpo eta barne harremanak bultzatuz, eta pasilo itxiaren  sentsazioa baztertuz.
Beraz eskailera parkeruntz zuzendu dut. Peldañoak bakunak dira arintasun sentsazioa emateko. Peldaño guztiak alde batetik tetxutik botatako kable batzuek eusten dute. Beste aldetik batzuk pareta baten gainean apoilatuta daude, beste batzuk enpotratuta eta besteak paretatik zintzilik. Peldañoak egurrezkoak dira eta azpian txapa bat dute kableak bertan korapiloa egiteko.
Eskailerak beraz alde batean kristalera dute, kanpaldera jotzen duena eta beste aldean kableak. horrela pasadizo ireki baten sentsazioa ematen du. Trantsizio elementua dela indartzeko kableen ondoan landare altu batzuk kokatu ditut, eskaileraren bereizgarri moduan.

                                            Neri zuhaitzetatik gora noalaren magia transmititzen dit.


2] Gelen distribuzioa

Intimitatea kontuan hartuz logela biak goran kokatu ditut. Horrela bertan lehioak ireki izan ditut beratik norbaitek ikusiko ote zidan beldurrik gabe. Komuna ere goran jarri det, deserosoa egiten biatagauean pisa egitera zoazenean eskailerak jaistea.  Beste arrazoia izan da, bisita daukezunean jendearekin beherako pisuan egoten zarela eta horregatik logelak goian kokatu ditut.

Beheran, ikasketa gela, egongela eta komuntxo bat kokatu ditut. Kanpoaldean garaje moduko bat jarri det bizikleta gordetzeko. Bi komunak eskolako fatxadaren ondoko paretan kokatu ditut, eskolarekin ez detelako lehio interesgarririk ireki nahi, bakarrik bentilatzeko.






3]  Lehioen kokapena

Lehioak lorategirantz begira jartzen sahiatu naiz. Kanpoaldera begira goiko pisuan kokatu ditut, kaletik ez baita ezer ere ikusten, eta beheko pisuan lehio altuak jarri ditut argitasuna sarzeko.
Beheko pisuan sahiatu naiz eskolako fatxadaruntz lehiorik ez irekitzen, horregatik kokatu ditut komunak bertan.






ALDATU DUDANA

4] Altzairuen distribuzioa

Behin logelak kokatu altzairuen distribuzioa errazagoa egin zait:
Logeletan: ohea, armairua, apalak, esertzeko kuxiñak eta apal luzeak jarri ditut.
Baiñugelan: dutxa, komuna eta  konketa.
Ikasketa gela: mahaiak,apalezko altzairuak eta kaxoiak.
Egongela: apalezko altzairua, lanpara eta sofak.



5] Kanpoko estetika (fatxada)

Behin dena ondo distribuituta, konturatu nitzen fatxada oso pobrea geratzen zitzaidala, beraz aldaketak egingo nituela erabaki nuen. Hasteko bi isurialdeko teilatua kendu eta teilatu zapala jarri nuen.




Ondoren etxeak zer inspiratzen zidan hausnartzen geratu nitzen eta berahala etorri zitzaidan burura... Enararen kabia. Etxeak kanpoaldetik diskretua izan behar zuen, atentzioa erakartzen ez zuena. Horregatik pareta eta ``harresiak´´ adreiluz (material bakarra) izan behar zuten, jarraitasun bat izateko.
Baina barnekaldean zeharo desberdina izan beharra zuen... nere txokoa zen eta orduan etorri zitzaidan gogora ENARAREN HABIA. Enaren kabiak teilatuko txoko batean egon ohi dira zintzilik, iñorren arreta ditu barik. Beraien magia eta etxeko goxotasuna barnean mantenduz.

Beraz fatxada enararen kabira moldatuko dut: Hasteko lurretik arintasun eta ingrabite puntua eman nahi izan diot, etxea bi (adreiluzko) paretetan enkajatuta egongo balitz bezala. Beraz etxeko lurzorua lurretik 0´45 cm-ra altxa det eskailera batzuk jarriz. Beste aldetik ``garajeko´´ (bizikletak gordetzeko txokoa) atea kendu det kabiaren forma emanez barrurantz. Amaitzeko etxeko ertzak obalatu ditut, kanpoko akabaera txapa berde batez forjatu eta haren gainetik gurutzatutako egurrezko barrez eginiko estruktura bat jarri det ( kabiaren adartxoak izango zen moduan).



***  Begibistako aldaketa gehiago ere egin ditut:
Logeletan irekitzen ez den lehiotxo bat jarri det eskaileretara bagira. Beherako baiñugela kendu det pegote bat baiño ez baitzen. Bestetik, egongelan kristalera bat jarri det ireki daitekena lorategira bistak edukitzeko, bertako zuhaitzen itzalak barnean sartzeko.
Gehien amorratu didana zera izan da: hasieran zimentuak eta zutabeak nun joango ziren aukeratu nuen eta beraz etxeko distribuzioa horren menpe egin nuen. Gero ordea, azkeneko momentuan,  esan zidaten lorategiko etxeak zituen metalezko posteak ere mantendu behar zirela, eta beraz etxearen egitura nahiko kaskarra eta zentzugabea atera ziat. Baiñuaren erdian postea azaldu zitzaidan eta nola edo hala konpondu behar izan nuen ateak lekualdatuz. Eskailera etxearen erdikaldean kokatuta nuenez nik sortutako posteak ez zetozten bat bertan zeudenekin. Azkenean posteak ez zaizkit lerrokatuta atera eta nahaste hura horrela utzi det.






SENTSAZIOAK   ``enara...´´

Etxeak
Nere txoko pertsonaltzat hartzen det. Kanpoko iñork ez daki hor nagoela baina bere barnekaldeak bere xarma dauka. Enara baten kabia izango balitz moduan. Bertan inork ez nau molestatuko eta erlaxatzeko leku aproposa ere bada.

Eskailerak
Kanpoarekiko konexioa ere badauka. Zuhaitzen adarretatik nabilaren sentsazioak ematen du bere kable eta landareekin. Gaiñera goruntz zoazenez altuera hartzen zoaz eta horrek ere inpresio bitxia sortzen du. Kanpaldearekiko lehio ireki bat ere bada bertatik argia sartzen dena.

Egongelak
Erlaxatzeko eta arazoetaz ahazteko tokia. Lehioek (kristalerak) pareta oso bat okupatzen du eta beratatik argia sartzen da. Ondoan ditu zuhaitzak, barruan bazaude eta lehiotik begiratu ezkero, zuhaitzen adar multzoa baiño ez dezu ikusiko, lasaitasun sentsazioa zure gorputzean barneratuz. Horrela egun egzukitsuetan adar eta hostoak mugimenduan,  itzal jostalariak sortuko ditu egongelan zeharo barreiatuz.




PLANOAK 

Lan gehiena eman didatenak dira. Txukun eta klasean esandako guztia kontuan hartzen sahiatu naiz. Planoak egiterako garaian gehien kontuan hartu dudana zera izan da: elementuak egoki adieraztea, gauza batzuei indar gehiago emanez, planoak ondo uler daitezen. Horretarako arkatza eta tamaiña ezberdineko rotrinak erabili ditut.
Ez dakitena da ondo adierazita ote dauden. Izan ere, tailerreko klasean bi irakasleek gauza desberdinak esaten baitzidaten eta nik jakin nahi nuke zeinek esaten zidan egokien zegoena.
Beste alde batetik planoak ere guztiz aldatu behar izan ditut distribuzioa aldatu nuelako baita fatxada ere. Adibidez: egongela eta ikasteko gelen lekualdaketa eta lehio berrien irekiera).
E: 1/20-ko eskalan egin behar zen planoa ez zait guztiz sartu paperean eta beraz teilatuaren bi puntak ez dira ikusten ( E:1/25 egin behar nuen, arrepentitu egiten naiz.)














MAKETAK

Egin nuen 1. maketa ingurugiro osoarena izan zen (E: 1/100). Akatsa asko zituenez eta nere etxearen fatxada aldatu nuenenez beste berri bat egitea otu zitzaidan. Nere ustez egin dudan akats haundiena hori izan zen: maketa zaharra zegoen bezela utzi beharrean, beste berri bat egin nuen eta ondorioz, distribuzioko maketa (E: 1/50) amaitzeko hasteko ere ez nuen denborarik izan. Espero detena da planoetan ondo ulertzea nolakoa den distribuzioa.





















MAKETA  ZAHARRA